SUMMER SCHOOL:
FROM THE RIGHT TO DECIDE TO SECESSION: NEW STATES IN EUROPE
UDAKO IKASTAROA: Erabakitzeko eskubidetik sezesiora, Estatu berrien sorrera Europan
Zuzendaritza: Mario Zubiaga Garate Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa. UPV/EHU.
Lekua: Miramar Jauregia. Donostia/San Sebastián.
Helburuak:
Azken urteotan, lurraldezko botere politikoaren antolaketari buruzko eztabaida zaharra berpiztu egin da. Europan eta orain arte indarrean egon diren Nazio-Estatuetan federalizazio prozesuak zabaldu dira. Goitik, Batasunaren erakundeetatik, zentralizazioa da joera nagusia. Behetik, berriz, Estatuetatik, deszentralizazio joerak, birzentralizazioa berreskuratu nahi dutenekin lehian daude. Bi prozesu horiek zabaldu duten abagune politikoan, identitate politiko historikoek aukera berriak topatu dituzte burujabetzaren bidean aurrera egiteko. Eztabaida horretan eta eredu ekonomikoaren krisiak eragindako egoeran hobeto kokatu nahian, Estaturik gabeko nazioek Estatua eskuratzeko eskubidea, haien etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute, sezesioa helburu. Esanguratsuak dira, besteak beste, Eskozian, Katalunian, Flandrian edota Euskal Herrian zabaldu diren edo zabaltzear dauden prozesuak.Ildo honetatik, ikastaroaren helburua hirukoitza da: 1) Sezesioaren nondik norako teorikoen inguruan hausnartzea, Estatuen sorrerak sortzen dituen eztabaida politiko/demokratiko eta juridikoak argituz. 2) Erabakitzeko eskubidea eta sezesioa hizpide duten herrietan burutzen ari diren prozesu politikoak ezagutzea, batik bat, Eskoziako eta Kataluniako kasuak aztertuz. 3) Eta, azkenik, Europan plazaratu diren hizpide eta prozesu horiek guztiek gure herrian izan dezaketen isla ezagutu, balizko baldintzak eta argudioak mahai gainean jarriz.
Gipuzkoako Foru Aldundia-ren lankidetzaz
Matrikula prezioa: maiatzaren 31ra arte: 80.00 €. Ekainaren 1etik aurrera: 92.00 €
Balio akademikoa: 30 ordu
Hizkuntza ofiziala: euskara
Europar jarduera
EGITARAUA
EKAINAK 17
09:00ean
Dokumentazio banaketa
09:15ean
“Secessionism: identity, interest, strategy”
Jason Sorens
State University of New York. Buffalo.
10:30ean
Etenaldia
IKASTARO ETA MINTEGIAK / CURSOS Y SEMINARIOS / COURSES AND SEMINARS / COURS ET SEMINAIRES
10:45ean
“Referendum and secession in Scotland”
Nicola McEwen
University of Edinburgh.
12:00ean
Etenaldia
12:15ean
“Nuevos estados y Unión Europea”
Jaume Lopez Hernandez
Universidad Pompeu Fabra. Barcelona.
13:30ean
Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa
EKAINAK 18
09:15ean
“Secesión y ordenamiento jurídico internacional: oportunidades y límites”
Iñaki Lasagabaster Herrarte
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Bilbo. UPV/EHU.
10:30ean
Etenaldia
10:45ean
“Independentzia formala eta materiala”
Iñigo Urrutia Libarona
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Bilbo. UPV/EHU.
Zelai Nikolas Ezkurdia
Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteiz.
12:00ean
Etenaldia
12:15ean
“Del Dret a decidir al estado propio”
Jaume Lopez Hernandez
Universidad Pompeu Fabra. Barcelona.
13:30ean
Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa
EKAINAK 19
09:15ean
“Euskal demos-aren eraikuntza prozesuak”
Jule Goikoetxea Mentxaka
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa. UPV/EHU.
10:30ean
Etenaldia
10:45ean
“Nazio eta Estatu eraikuntza, mobilizazio gisa: mekanismoak”
Mario Zubiaga Garate
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa. UPV/EHU.
12:00ean
Etenaldia
12:15ean
“Sezesio prozesuak Europan: euskal kasua ikuspegi konparatiboan”
Asier Blas Mendoza
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa. UPV/EHU.
13:30ean
Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa
16:30ean
Mahainguarua: “Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bide eraginkorren bila”
Maddalen Iriarte
EITBko kazetaria. Donostia.
Gema Zabaleta
Politikaria. Donostia.
Jone Goirizelaia
Elixabete Piñol
Abokatuak. Bilbo.
Ángels Folch i Borrás
ANCko zuzendaritza taldekoa. Bartzelona.