Asier Blas Mendoza Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu eta doktoratu zen Politika eta Administrazio Zientzietan. 2002. Urtetik Parte Hartuz ikerketa talde kontsolidatuko kidea da eta 2006. urtetik Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea da Politika eta Administrazio Zientzien sailean. Bere ikerketa lerro nagusiak Politika konparatua (demokrazia ereduak, hauteskunde eta alderdi sistemak, gobernu formak eta deszentralizazioa); aniztasun etniko-nazionalaren kudeaketa (botere partekatu sistemak, federalismoa eta sezesionismoa); eta berritasun demokratikoak (herritar partaidetza, zuzeneko demokrazia eta demokrazia partehartzailea) dira. 2012an “Manuel Giménez Abad” X. saria irabazi zuen “Modelos de democracia en las comunidades autónomas españolas” lanagatik. Azken lan honen liburuaz gain, beste zenbait liburu eta lan akademiko argitaratu ditu, azkenekoen artean aipatu daiteke Ethnopolitics aldizkarian argitaraturiko “Catalonian Secessionism Made in Spain”. Esparru akademikotik kanpo hedabide desberdinekin kolaboratzen du eta ohikoa da bere partaidetza Euskadi Irratian, Euskal Telebistan eta Argia aldizkarian.
Twitter Updates
- RT @unaiapaolaza: Jarri freaky batzuk eskenatokian eta zure posizio politikoa kritikagaitza izango da. #Kapitolioa #Neoliberalismoa #Pande… 1 week ago
- Arratsalde on, bada ezpada irakurri ez baduzu hemen @Argia-ko nire azkeneko artikulua Turkiari begira: "Turkia buel… twitter.com/i/web/status/1… 1 month ago
- RT @BrankoMilan: China is an "invincible" empire with 2 foreign military bases and the US is a weak empire on the decline with 800 foreign… 1 month ago
Categories
- Accountability (2)
- Argia magazine (2)
- Articles (media) (12)
- Basque politics (18)
- Blog posts (7)
- Books (3)
- Comparative Politics (7)
- Democratic innovation (2)
- Eastern Europe (2)
- Elections (11)
- International (5)
- Interviews (4)
- Left-right politics (2)
- Navarre (1)
- Papers (academic) (4)
- Political Communication (1)
- Prizes (1)
- Secessionism (10)
- Socioeconomy (4)
- TV (2)
- Video (5)